Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Perpinyà

Ipar Kataluniako hiria, Rosselló lurraldeko hiriburua, Tet ibaiaren ertzean, Frantzian. 107.971 biztanle. Apezpiku egoitza. Unibertsitatea. Aireportua. Aipagarriak dira : Saint-Jean katedral gotikoa (XIV.-XV. mendeetan egina), Castellet gotorlekua (XIV. mendea), Mallorcako erregeen jauregia, museoa. Merkataritza (ardoa, fruituak, barazkiak) eta industria (metalgintza, pepergintza, janari industria) dira ekonomia jarduera nagusiak. Turismoa.  v Historia. X. mendean sortu zen hiria. 1172an Aragoiko erreinuaren eskuetara igaro zen Perpinyà, Rosellóko konderriarekin batera. 1276tik 1344ra Mallorcako erreinuko hiriburu izan zen. 1659an Frantziaren agindupera igaro zen, Pirinioetako Hitzarmena sinatu zenean.