Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Perpenna

(Lat. Marcus Ventus Perpenna). Erromatar jenerala (Oscan (egun Huesca) hila K.a. 72. urtean). K.a. 82an pretore aukeratu zuten. Mario jeneralaren alde borrokatu zen, eta menderatua izan ondoren Erromatik alde egin behar izan zuen bere ostearekin batera. Hispaniara joan zen, eta Sertorioren ostearekin elkartu zen. Sertorio hil zuen (72). Ponpeiok menderatu eta hil zuen.