Perreal, Jean
Frantses margolaria, arkitektoa eta eskultorea (Paris, 1455 - Paris edo Lyon, 1530). Bourbon etxeko margolaria izan ondoren, Karlos VIII.arentzat, Luis XII.arentzat eta Frantzisko I.arentzat lan egin zuen. Ana Bretainiakoak bere gurasoei eraiki zizkien hilobiak diseinatu zituen. 1494, 1502 eta 1509. urteetan Italian egon zen. 1514an Londresa joan zen Maria Tudorren erretratua egitera; 1519an Henrike VIII.arena egin zuen. XVI. mendearen hasierako erretratugilerik ospetsuena izan zen Frantzian.