Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pérotin

(Magister Perotinus Magnus izenez ezaguna). Frantses musikagilea (?, 1160 - ?, 1240). Parisko Notre Dame-ko koru zuzendaria, eta Notre Dame-ko polifonia eskolako maisu nagusietako bat izan zen, Léonin-ekin batera. Eliza musika idatzi zuen Ars antiqua moldeari jarraituz, eta musika notazioa hobetu zuen. Erdi Aroko motetearen oinarriaren egilea izan zen (Clausulæ).