Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

peronosporal

izond. Bot. Oomizetoen klaseko izen bereko ordenako onddoez esaten da. Onddo bizkarroiak dira. Uretako eta lurreko landareetan era daitezke. Mizelioa landarearen zelula artean sartzen dute eta handik xurgatzen dute bizitzeko behar duten hazkurria. Landareetan, batez ere patata landareetan eta mahatsondoetan, kalte handiak egiten dituzte. Peronosporalen baitako generorik ezagunenak Peronospora, Phithophtora, Plasmopara eta Bremia izenekoak dira. 250 onddo mota biltzen dira ordena honetan.