Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

perkusio

iz. Talka.  v  Perkusiozko musika tresnak. Mus. Eskuaren edo makila baten kolpez, astinduz edo eraginez hotsa sortzen duten musika tresnak. Perkusiozko musika tresna batzuek tonu zehatza eman dezakete, doi daitezke, alegia. Sail honetan biltzen dira tinbala, kanpaiak, glockenspiel-a, zelestea, bibrafonoa, xilofoia, marinba, etab. Beste batzuek tonu zehaztu gabea dute, eta hots hutsa egiten dute, besterik gabe: danborra, bonboa, tanborila, panderoa, hirukia, platertxoak, gonga, kriskitinak, etab.