Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

perla

iz. Ostretan eta beste soinbera batzuen maskorraren barnean eratzen den nakarrezko ale gisakoa, bitxi gisa erabiltzen dena.  v Perlak soinberaren gorputzean sartzen den zabor ale batetik sortzen dira; partikula txiki bat (animali txikia, hondar pikorra, etab.) soinberaren oskol barnera sartzen denean eratzen da perla; muskuiluaren oskola eratzen duten zelulek pikorra nakarrezko edo kaltzio karbonatozko geruzez inguratzen dute, harengandik babesteko, eta perla eratuz joaten da geruzaz geruza. Perlak sailkatzeko pisua (kilateak), kolorea, egitura, distira eta forma hartzen dira kontuan; aintzat hartuenak ostrek ematen dituztenak dira, zuriak edo ia zuriak, biribilak edo madari formakoak. Gaur egun eskaria handia baita, perla artifizialak egiten dira, ostra baten epitelio zati bat beste bati txertatuz.