Pérez de Ayala, Ramón
Espainiar idazlea (Oviedo, 1888 - Madril, 1962). Espainiako enbaxadore izan zen Londresen; Madrilgo liburutegi nazionaleko arduradun eta Prado museoko zuzendaria izan zen. Obra nagusiak poesian: La paz del sendero (1903), El sendero innumerable (1916), El sendero andante (1921, Zidor ibiltaria). Eleberriak: Troteras y danzaderas (1913, Trotariak eta dantzariak), Belarmino y Apolonio (1921), Tigre Juan (1926). Prosa bereziki, fintasun eta ironia handiz landu zuen. Saikerak ere idatzi zituen.