Peña, Cecilio
Uruguaitar idazlea (Montevideo, 1925). Literaturako irakasle eta kritikari gisa lan egin du, eta lan aipagarria egin du zenbait argitalpenen inguruan, adibidez Cuadernos Uruguayos, Asir, Asonante eta Puente aldizkarietan. Idazle gisa, olerkigintzaren alorrean nabarmendu da, ondoko olerki liburu hauekin: El hombre entredormido (1957, Gizon erdi-loa), Cuarteto del ser (1961, Izatearen kuartetoa), Desde Eidar (1963, Eidarretik), Por estos días digo (1966, Egunotan diot) eta Con punto y noche (1985, Puntu eta gauarekin). Lan horiengatik zenbait sari eskuratu izan ditu.