Peña Albizu, Xabier
Gipuzkoar irakasle eta idazlea (Tolosa, 1914 - Tolosa, 1980). Iruñean egin zituen maisu ikasketak eta Lovainan (Belgika) soziologiakoak. Euskal Herrira itzulirik, Bilbon ibili zen irakasle. El Día, Euzkadi, Karmel eta Izaskun agerkarietan eman zituen argitara lan aipagarraienak. Obra nagusiak: Ene potxolo (komedia), Euskal Irakasbide laburra (1958), euskara ikasteko metodoa; Abere alaiak (1969), haurrentzako ipuinak. Mendizalea zen, eta urrutiko mendietara ibilaldiak egiten zituen, Xebe anaiarekin batera. 1975ean, Kilimanjaro mendira egindako bidaia bat zela eta, Afrika-Sorkaldean ibillaldi bat izeneko liburua argitaratu zuen. Euskaltzain urgazlea izan zen.