Peñagarikano, Jose Migel
Gipuzkoar aizkolaria (Beizama, 1957). 1996. urtean irabazi zuen Gipuzkoako Txapela –hurrengo urtean ere berak jantziko zuena–, eta huraxe izan zen bere kirol ibilbideko lehen garaipen garrantzitsua. Ordurako, ordea, makina bat aldiz heldua zen Lehen Mailako Euskadiko Txapelketara. Final horretan zortzi aldiz egon arren, 2000. urtean jantzi zuen lehenengo aldiz Euskadiko txapela, Nazabali aurrea hartuta. 1998an Urrezko Aizkora irabazi zuen, eta 1999an, Gipuzkoako Txapeldunorde eta Urrezko Aizkoran bigarren izateaz gain, Donostiako Urrezko Kopa irabazi zuen. 2001. urtean binakako Urrezko Aizkora irabazi zuen, Nazabal lagun zuela.