Penzias, Arno Allan
Alemaniar fisikaria (Munich, 1933). Estatu Batuetako herritar egin zen. Kolunbiako unibertsitatean fisikako ikasketak egin ondoren, New Jersey-ko Bell Telephone laborategietan lan egin zuen. Unibertso guztian zehar intentsitate bereko mikro-uhinak daudela frogatu zuen 1964. urtean R. Wilson fisikariarekin batera, fisikarien ustetan big-bang teoriaren frogagarri direnak. Fisikako Nobel saria eskuratu zuen 1978an, Wilsonekin eta P.L. Kapitsa-rekin batera.