Penza
Errusiako mendebaleko hiria, izen bereko lurraldeko (43.200 km2 eta 1.499.000 biztanle) hiriburua, Sura ibaiaren ertzean. 543.000 biztanle. Industriagune garrantzitsua (papergintza, ehungintza, metalgintza, kimika industria, makina-erreminta, doitasun industria). Industriarako ikerketa zentroak, behatoki bat eta nekazaritza eskolak. 1666. urtean sortu zen hiria.