penitentzia
iz. Kristauen artean bekatu eginez Jainkoa iraintzeagatik izaten den damu bizia eta berriro bekatu ez egiteko asmoa. Barka itzazu ene hutsak penitentzia egiazko batez zerura hel nadin. Penitentziako sakramentua: apaizari bekatuak aitortzean datzan sakramentua. ik. aitortza. Penitentzia santua. || Apaizak aitortzaileari ipintzen dion zigorra. Penitentzia betetzeko asmoa. || Egin dituen bekatuak ordaintzeko nork bere buruari ipintzen dion oinazegarri edo nekagarria. Penitentziazko bizitza.