Penibetika mendiak
Espainiako hegoaldeko mendialdea, Andaluzian. 480 km inguru luze dira, Trafalgarko lurmuturretik Naoko lurmuturreraino. Sierra Nevada-ko mendikatea da Penibetikako mendialde nagusia eta han dago Iberiar Penintsulako gailur garaiena, Mulhacen mendia (3.478 m). Mendikate hauek osatua da Penibetikako mendialdea mendebaletik ekialdera: Ronda, Almijara, Alhama, Tejada, Nevada, Baza, Gador, Alhamilla, Filabres eta Estancias. Arroila sakon estuak sortzen dituzte alderik alde igarotzen diren ibaiek (Guadalhorce, Guadalevin, Gergal). Landare gutxi dago.
- pendulu
- Penelope
- penfieldita
- Peng Dehuai
- Peng-hu uharteak
- Penibetika mendiak
- penike
- Peninoak
- penintsula
- penitente
- penitentzia