Penelope
(Gr. Penelopeia). Mit. Grekoen mitologian, Odiseoren emaztea, Telemakoren ama; Homeroren Odisea-n, fidelitatearen eredua. Odiseo urrun egon zen hogei urte luzeetan leial izan zitzaion Penelope, eta ezkontza proposamen guztiak gaitzetsi zituen. Iruten ari zen oihal handi bat amaitu arte ez zela inorekin ezkonduko esan zien Penelopek; aldiz, egunez egiten zuen lana desegiten zuen gauez, oihala ez amaitzearren. Azkenean, Odiseoren arkua okertuko zuenarekin ezkonduko zela agindu zuen, baina inork ez zuen lortu. Odiseo eskalez mozorrotua itzuli zen, arkua okertu zuen, eta Peneloperekin ezkondu nahi zutenak hil zituen.