Peng Dehuai
edo Peng Te-Huai. Txinako militarra eta politikaria (Hsiangt’an, Hunan-go probintzia, 1898 - Pekin, 1974). Txinatar soldadu borondatezkoen komandante izan zen Koreako gerran 1950-1953 urteetan. 1954. urtean Txinako Defentsa ministro eta mariskal izendatu zuten. Mao Tse-Tungek garai hartan bultzatutako politikaren aurka azaldu zen, eta postutik kendu zuten 1959. urtean.