Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Peleo

(Gr. Peleus). Mit. Greziako elezaharretako pertsonaia. Tesaliako mirmidoniarren erregea, Eako-ren semea eta Akilesen aita. Telamon anaiarekin bere anaiorde Foko hil zuen eta Egina-tik alde egin behar izan zuen. Ptia-ko Eurition erregeak babesa eman zion eta haren alaba Antigonarekin ezkondu zen, erresumaren herena bere esku utzi zuelarik. Ehizan ari zirela aitaginarreba hil zuen eta berriro ihes egin behar izan zuen. Iolkos-eko Akasto erregeak bere hobenaz garbitu zuen. Patua, alabaina, ez zuen aldeko: Astidamia erregina hartaz maitemindu zen eta, gaitzetsia izanik, senarra iraindu zuen Antigonaren aurrean. Antigonak bere burua urkatu zuen eta Akastok armarik gabe abandonatu zuen Pelion mendian zentauroek hil zezaten, baina Kiron zentauroak salbatu zuen eta Peleok Akasto eta Astidamia hil zituen. Bestalde, Peleok Argonauten bidaia eta abenturetan parte hartu zuen.