pektina
iz. Biokim. Polisakaridoen sailarekin oso erlazio estua duen koloide erako molekula, kate luzekoa. Azido galakturonikoaren polimeroa da. Pektina mota asko daude eta landare eta fruitu ugaritan aurkitzen dira. Ezaugarri nagusia baldintza egokietan gelatina itxura hartzeko tasuna da. Uretan ongi urtzen dira baina ez urtzaile organikoetan. Fruituen mamitik uraren bidez erauziz lortzen dira. Elikagaien industrian erabiltzen dira marmeladak eta tankerako gaiak ekoizteko, eta maionesa bezalako beste elikagai batzuk loditzeko.