Paulo Samosatakoa
Siriar apezpiku heretikoa (Samosata, 200 inguruan - Samosata, 273 inguruan). Antiokiako apezpiku izendatu zuten 260. urtean. Kristo Hitzaren jakintzarekin moralaren bidez lotua zegoela zioen, eta bere dotrina heretikoa zela eta hiru sinodo antolatu ziren haren kontra. Palmirako erregina haren alde atera zen eta 272a arte ez zioten bere kargua kendu.