Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

paulownia

iz. Bot. Eskrofulariazeoen familiako zenbait zuhaitz apaingarriren izena. 15 m inguru luze egin daitezke. Adajea zabala izaten dute, zabalak eta handiak hostoak ere, egituraz bihotz itxurakoak eta kolorez berdeak. Lorea, berriz, zurixka edo more argia izan dezakete, kukuprakaren antzekoa eta mordoan antolatua. Berez Japoniakoak dira, baina Europan ere nahiko erabilia da zuhaitz apaingarri gisa. Paulownia motarik ezagunenak Paulownia fortunei eta Paulownia inperialis dira.