Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Paulo Afonso

Brasilgo ipar-ekialdeko hiria, Bahiako estatuaren ipar-ekialdean, Sao Francisco ibaiaren ertzean. 62.066 biztanle. Aireportua. Nekazaritza da ekonomia jarduera nagusia. Aipagarriak dira Paulo Afonsotik hurbil dauden izen bereko ur-jauziak, 80 m garai direnak eta segundoko 2.800 m3 ur isurtzen dituztenak, eta haien inguruko parke naturala, Paulo Afonso izenekoa hura ere.