Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pasio-lore

iz. Bot. Pasiflorazeoen familiako landare igokaria (Passiflora coerulea). Pasiño-lore eta pasio-lili izenez ere ezagutzen da. Zurtoin adartsu igokaria eta adar-txiki aihentsuak ditu. Hiru gingil handiz osatutako hostoa du, kolorez berdea, eta txortenaren oinean estipulak edo hosto-txikiak dituena. Lore handia, usaintsua, bakarkakoa eta bederatzi hostokoa izaten du; kolorez berde moreantza edo gorria izan daiteke. Lorezilak eta pistiloek arantzazko koroe baten antzera eratuak ditu, eta horretatik datorkio landareari izena. Fruitua arrautza itxurakoa, mamitsua eta horia du. Jatorriz Brasilgoa da, baina landare apaingarri gisa erabiltzeko beste lurralde askotara zabaldua dago gaur.