pasiflorazeo
izond. Bot. Biolalen ordenako izen bereko familiako landareez esaten da. Zuhaitz, zuhaixka edo belar egitura izan dezakete, baina pasiflorazeo mota askok aihen egitura dute. Hostoak osoak edo gingildunak dituzte, txandaka antolatuak. Lorea sexu bikoa izaten dute, eta sexu banakoa dutenek ere, landare oin berean dituzte bi loreak; bost hosto eta bost sepalotakoak izaten dira, eta antolatzeko eraz bakarkakoak. Fruitua mamitsua edo kusku egiturakoa izan dezakete. 20 bat genero biltzen dira bere baitan, eta 600 pasiflorazeo mota ezagutzen dira. Tropiko inguruko lurraldeetan hazten dira batez ere. Familia honetako generorik ezagunena Passiflora izenekoa da. Genero horretako landare askoren fruitua edariak egiteko erabiltzen da, Passiflora quadrangularis eta P. edulis landareena, adibidez. Beste zenbait landare mota apaingarri gisa erabiltzen da. Familia honetakoa da pasio-lorea.
- paxtun
- pasibo
- pasibotasun
- pasiera
- Pasifae
- pasiflorazeo
- pasillo
- pasio
- pasio-lore
- Pasionaria
- pasiotar