Pasifae
(Gr. Pasiphae). Mit. Greziako mitologian, Kretako erregina, Helio eta Perseidaren alaba. Minos-ekin ezkondu zen eta Androgeo, Deukalion, Ariadna eta Fedra seme-alabak izan zituen. Poseidon jainkoak, Minosek egindako gaiztakeria batengatik, zezen zuri eder batek Pasifaerengan grina izugarri bat piztea lortu zuen. Pasifaek kobrezko behi bat egiteko eskatu zion Dedalori, eta behi honen barruan sarturik, zezenarekin elkartu ahal izan zen Pasifae. Minotauroa jaio zen elkartze honen ondorioz.