Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Paskoal Gasteizkoa

Frantziskotar misiolari euskalduna (Gasteiz, 1300 inguruan - Armalek, Turkestan txinatarrean, 1339). Gasteizko teologia eskolan egin zituen ikasketak. 1333an Gasteiztik irtenik, 1334an Sarai hirian (gaur egungo Volgogrado ziurrenik) misiolarien hizkuntz eskolan kuman hizkuntza, mongoliarren inperioko hizkuntza ofiziala ikasi, eta Asia erdialdean misiolari aritu zen, zetaren bidean zabaldu berriak ziren misioetan (Urgenç, gaurko Uzbekhistanen, eta Armalek-en). 1339an hil zuten Armalek hirian, Kiptxak-eko khanerrian izandako matxinada batean.