parsi
iz. Indiako erlijio taldea, zoroastrismoaren jarraitzailea; talde horretako kidea. Parsiek Indiara emigratu behar izan zuten VIII. mendean musulmanen erasoetatik ihes egiteko, eta Gujarat-eko hirietan hartu zuten bizilekua. XVII. mendeaz geroztik Bombayn bildu ziren parsi gehienak, eta bankari eta merkataritzari esker, asko zabaldu ziren. Gaur egun parsiak 100.000 lagun inguru besterik ez badira ere, eragin handia dute oraindik Indiako zenbait hiritako finantzetan.