Parry, Charles Hubert Hastings
Ingeles musikagile eta musikologoa (Bournemouth, 1848 - Rustington, Oxfordshire, 1918). Oxford-en, Sttutgart-en eta Londresen egin zituen ikasketak. 1883. urtean Oxford-eko unibertsitateko koru zuzendaria izan zen, eta 1900-1908 urteetan musika irakaslea. 1894. urtean Royal College of Music erakundeko zuzendaria izan zen. Parry-ren musikak, irakaspenek eta idatziek eragin handia izan zuten XX. mendearen hasierako Ingalaterrako musikan, bereziki Ch. V. Stanford eta E. Elgar musikagileengan. Lan aipagarriak ditu: Prometeus Unbound (1880), korurako; Blest Pair of Sirens (1887) orkestra eta korurako; Judith (1888), Job (1892), eta Saul errege (1894) oratorioak. Sinfoniak, moteteak, abestiak eta organorako musika ere idatzi zuen. Musikari buruz idatzitako liburuak: Musikagile ospetsuei buruzko azterlanak (1886), Musika antzearen aurrerabidea (1896), Johann Sebastian Bach (1909), eta Estiloa musikan (1911).
- Parrocel, Joseph
- parrokia
- parrokiatasun
- parroko
- Parrott, Andrew
- Parry, Charles Hubert Hastings
- Parsa
- parsec
- parsi
- Parsons, Alan
- Parsons, Talcott