Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Parsons

(Sir Charles Algernon). Britainiar ingeniaria (Londres, 1854 - Antilletan, itsas bidaia batean, 1931). Bere izena daraman lurrun turbina asmatu zuen. Turbinia izeneko itsasontzi txikia egin zuen 1897. urtean, turbinaz mugitzen zena; haren lastertasun harrigarria zela eta, Britainiako armadak gerra ontzietarako hartu zuen sistema.