Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Parrocel, Joseph

Frantses margolaria eta marrazkigilea (Brignoles, 1646 - Paris, 1704). Pintore familia bateko semea zen. Jaques Courtoisen ikaslea izan zen Erroman; honen eta Salvatore Rosaren eragina nabari da haren obretan. 1675. urtean Parisa itzuli zen. Erlijioari, ohiturei eta ehizari buruzko koadro batzuk egin bazituen ere, guduak eta nekazarien bizitza izan zituen bere lanen gai nagusiak.