Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

paramezio

iz. Izaki zelulabakar handia, animaliatzat hartzen dena, mintza betile dardarkariez hornitua duena (Fam. Parameciidae).  v  Paramezioek elipsoide itxurako gorputza dute, eta bi gune dituzte: gune handia (makrogunea), eta haren ondoan gune txikia (mikrogunea); hauek paramezioaren ugalketan parte hartzen dute. Zilio bidez ur arranpak eratzen ditu paramezioak, eta uretan dauden elikagaiak azpialdean duen peristoma izeneko zulogunera bideratzen ditu. Peristoma luzea eta zabala da. Paramezioak ur gezatan nahiz gazietan bizi dira. Zilioak dituzten moten ezaugarriak azaltzeko eta zitoplasmaren herentziaren gaineko saioak egiteko erabili ohi dira.