Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Parana

Hego Ameriketako ibaia. 4.880 km. Brasilen jaiotzen da eta Brasil, Paraguai eta Argentina igarotzen ditu. Rio Grande eta Paranaiba ibaiek osatua da, eta Rio de la Platan isurtzen du ura. Paraguai ibaia da Parana ibaiaren adar nagusia. Ontziz ibil daiteke 3.215 km-tan.  v Historia. Juan Diaz de Solis Paranara iritsi zenean (1515), tupi-guarani herria bizi zen Parana ibaiaren arroan. 1527an Sebastian Cabotek Sancti Spiritus gotorlekua eraiki zuen Parana ibaiaren mendebaleko ertzean, eta alde horretan bertan Nuestra Señora de Mendoza herria eraikitzeko agindua eman zuen Pedro de Mendozak (1536). Arazo handiak sortu ditu ibai honek, energia hidroelektrikoa dela eta, Brasil, Paraguai eta Argentinaren artean; nolanahi ere, 1979. urtean itun bat sinatu zuten elkarrekin.