paramagnetismo
iz. Fis. Burdina bezala baina hark baino indar gutxiagoz imantzen diren gaien tasuna. Paramagnetismoa duten gaiek momentu magnetiko aldagaitza izaten dute, dituzten elektroien banaketa dela eta. Faraday fisikari ingelesak ikertu zuen sakon 1845. urtetik aurrera eta hark eman zien izena. Elementu gehienak eta zenbait konposatu ere paramagnetikoak dira. Burdinaz, paladioz, platinoz eta beste zenbait elementu metalikoz osaturiko konposatuek paramagnetismo indartsua izaten dute. Paramagnetismo ahula egoera solidoa duten zenbait elementu metalikotan izaten da, sodioan edo beste zenbait metal alkalinoetan, esate baterako.