Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Paramaribo

Surinamgo hiriburua eta portua, Surinam ibaiaren ertzean, Ozeano Atlantikotik 15 bat kilometrora. 67.718 biztanle (1980). Unibertsitatea. Tenplu, eliza eta sinagoga ugari dago han. Arrantza portua. Merkataritza eta turismo hiri garrantzitsua. Bauxita eta nekazaritza gaiak esportatzen ditu. Nazioarteko aireportua.  v Historia. Indiar jatorriko hiria zen, 1640an frantsesak heldu ziren arte. Hamaika urte geroago ingelesek beretu zuten.