Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Panzini, Alfredo

Italiar idazlea (Senigallia, 1863 - Erroma, 1939). Carducciren ikaslea izan zen. Bere lanetan inguruko gizartea deskribatu zuen ironia handiz. Obrak: La lanterna di Diogene (1907, Diogeneren kriseilua), Le fiabe della virtù (1911, Bertutearen fabulak), Xantipa (1914), Viaggio di un povero letterato (1919, Literaturgile gizarajo baten bidaia).