Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

panurido

izond. Zool. Paseriformeen ordenako izen bereko familiako txoriez esaten da. Neurriz txikiak dira, 10-17 cm luze. Moko laburra, estua eta okerra dute. Hegoak laburrak eta biribilduak dituzte, eta isatsa luze samarra. Kolorez marroixkak izaten dira, bizkarraldean batez ere; sabelaldea argiagoa izaten dute. Europan eta Asian bizi dira gehienbat. Panuridorik ezagunena tximutxa da.