Paoli, Pasquale
Korsikako abertzalea (Morosaglia, 1725 - Londres, 1807). Genoak Korsikaren gainean zituen eskubideen kontrako iraultzaren gidaria izan zen eta Korsikako lehendakari izendatu zuten 1755ean. Versaillesko itunaren ondoren, genoarrek Korsika Frantziaren esku utzi zutenean, frantsesen kontra borrokatu zen. Frantziaren kontrako borroka galdu eta Britainia Handira erbesteratu zen. Frantziako iraultzaren ondoren Korsikara itzuli zen eta Britainia Handiaren laguntza eskatu zuen Korsikaren burujabetasuna lortzeko, baina azkenean Napoleonek menderatu eta berriro erbesteratu behar izan zuen.