Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pañchatantra

(Eusk. “Bost liburuak”). Indiako ipuin eta elezahar bilduma. VI. mendekoa da ipuinik zaharrena; 70 dira denetara. Persierara itzuli ziren (VI. mendea) eta arabierara gero (VIII. mendea). Bidpai edo Pilpay izenaz iritsi ziren ipuin hauek Europara; haietan oinarritu dira Europako elezahar eta ipuin zahar asko.