Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pantera Beltzak

(Ing. Black Panthers). 1966an Estatu Batuetan (Oakland, Kalifornia) sortu zen Black Party for Self-defense alderdi beltz iraultzaileko partaideei eman zitzaien izena. Huey Newton eta Bobby Seale kideek sortu zuten alderdia, ghetto beltzetako biztanle beltzak poliziaren ankerkerietatik babesteko; arian-arian marxismo aldera lerratu ziren Pantera Beltzak eta borroka armatua ezinbesteko bidetzat jo zuten zurien bortizkeriari erantzuteko. 1970. urtean Estatu Batuetako hiri nagusi guztietara zabaldua zen alderdia. Ondoko urteetan kide ugari atxilotu zituzten, poliziaren aurkako atentatuetan parte izateagatik eta 1975. urtetik aurrera borroka armatua utzi eta beltzen aldeko bestelako mugimenduetan hasi ziren esku hartzen pantera beltzak.