Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pantografo

iz. Geom. Jatorrizko marrazki edo irudi bat beste eskala batean kopiatzeko erabiltzen den tresna. Beso edo erregela giltzatu batzuek osatzen dute, paralelogramo baten gisan giltzaturik. Beso bat finko mantentzen da eta beste bat abiapuntuko irudiaren gainean higitzen da; hala, hirugarren beso batean dagoen lapitz batek irudi hori bera handiago edo txikiago egiten du. || Tren elektrikoetan indarra kabletik hartzeko gailua. Erronbo itxurako egitura giltzatu bat da eta trena abian doanean indarraren kablea ukituz joaten da.