Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pantomima

iz. Hitzik gabeko antzezpena, mimika bidez antzezten dena eta askotan musikaren laguntza izaten duena. Oso ezaguna izan zen XVIII. mendean. Arlekin, Pantalone, Pierrot eta Zaharra eta haren alaba ziren pertsonaia nagusiak, guztiak Comedia dell’arte italiana-tik hartuak. Geroago pantomina erabili zuten lan batzuk hauek dira: L’enfant prodigue (1890), André Wormser-ena; Josephslegende (1914), R. Strauss-ena; L’ histoire du soldat (1918), Stravinskirena, eta Mirarizko mandarina (1919), Bartok-ena.