Panteon
Erromako tenplua. Agripinak eraikiarazi zuen K.a. 27. urtean. 80. urtean Campus Martius-en izandako sutean erre zen tenpluaren parte handi bat. Domizianok berritu zuen gero, Hadrianok kupula eraikiarazi zuen eta Antonio Piok eta Septimio Severok egin zituzten azkeneko berritze lanak. Jupiter-en ohoretan eraiki zen tenplua, baina berehala jainko guztien gurtza bildu zuen. 609. urtean Bonifazio IV. Aita Santuak eliza kristatutu zuen. Rafaelen, Viktor Emmanuel II.aren eta Umberto I.aren hilobiak daude bertan.