Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pano

iz. Amazonas arroako hego-ekialdeko (Peru eta Bolivia) eskualde handi batean bizi diren leinuek osatzen duten taldea eta leinu horietako kidea. Hogeita hamar leinu inguruk osatzen dute pano taldea baina hiru talde nagusi bereizten dira; talde handiena erdialdekoa da, Ucayali ibaiaren inguruko leinuek osatua; gainerako biak hego-mendebalekoa eta hego-ekialdekoa dira. Gizarte matriarkala dute da eta klanetan antolatuak bizi dira. || Pano leinuen hizkuntzen saila, Hego Ameriketan, Marañon eta Ucayali ibaien arteko eremuan, batez ere, mintzatzen diren hainbat hizkuntzak osatua.