Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Panmunjom

Ipar eta Hego Korearen arteko mugako herria. Kaesong hiriko ekialdean dago, Seul-tik Sinuiju-ko bidean. Panmunjom-en bildu ziren Koreako gerrak iraun zuen bitartean Nazio Batuen ordezkariak alde batetik, eta Txina eta Ipar Koreakoak bestetik. Koreako gerra bukatu zenean (1953. urteko uztailaren 26a) lau herrialde begiraleek (Suedia, Suitza, Polonia eta Txekoslovakia ohia) han kokatu zituzten beren egoitzak eta han prestatu eta sinatu ziren bake hitzarmenak. 1968an Estatu Batuetako itsasontzi bateko marinelak, espioi zirelakoan, preso hartu zituzten Ipar Korean; aske uzteko negoziazioak Panmunjom-en egin ziren. Geroztik, Ipar eta Hego Korearen arteko bilerak han egin izan dira.