Panonia
(Lat. Pannonia). Europako erdialdeko antzinako lurraldea. Gaur egungo Hungariako mendebala, Austriako ekialdearen alde bat eta Eslovenia hartzen zituen. Oso emankorra zen, eta larruak, artilea eta zura esportatzen zituen. v Historia. Daziarrak, iliriarrak, germaniarrak eta zeltak bizi izan ziren han. Erromatarrek konkistatu zuten K.a. 35. urtean eta erromatar hiria izan zen K.a. 35-9 urteetan. Trajano enperadoreak bitan banatu zuen lurraldea: Goi Panonia (hiriburua Savaria) eta Behe Panonia (hiriburua Sirmium). V. mendean hunoen, ostrogodoen eta lonbardiarren mende egon zen eta 568. urtean abaroek hartu zuten. Karlomagnoren Inperiokoa izan zen, Moraviako erreinuaren barnean egon zen eta magiarren eskuetan gertatu zen azkenik. Mendebaleko Panonian finkatu ziren esloveniarrak.