Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

panorpido

izond. Zool. Izen bereko familiako intsektuez esaten da. Gorputzez eltxo sendo baten itxurakoak dira. Panorpido arrek eskorpioien antzeko sabelaldea dute, luze mehea eta gora okertua. Euli eskorpioi izenez ere ezagutzen dira. Muturra eta hankak ere luzeak dituzte; tronpa itxurakoa dute muturra. Ez dira kaltegarriak. Haragijaleak diren arren, ez dute harrapakin bizirik hiltzen, hildakoak jaten baizik; landare gaiak ere jaten dituzte. Europako ezagunenak Panorpa communis eta P. germanica dira.