Pannikar, Raimundo
Katalan teologoa (Bartzelona, 1918). Teologia, filosofia, hermeneutika eta erlijio ikasketak egin ditu, Indian (Benaresko Unibertsitate Hinduan) eta Estatu Batuetan (Harvard, Santa Barbara). Ikuspegi globalizatzaile batetik, kristautasuna eta hinduismoa lotu nahi izan ditu, Jainkoa eta gizona ezin daitezkeela bata zein bestea gabe ulertu, eta Kristo edo Isvara hiru errealitateen elkargunea dela frogatzeko. Pentsamendu hori alor desberdinetan erabili du, hala nola unibertsalizazioaren teologian, kristau teologian, teologia trinitarioan, espiritualtasun konparatuan, futurologian, eta abar. Hala ere, vedak (idazki zaharrak, hinduek Jainkoaren agerkundetzat dauzkatenak) ingelesera itzultzeagatik da batez ere ezaguna. Idatzi dituen lanen artean, aipagarriak dira, besteak beste: El Cristo desconocido del hinduismo (1964, Hinduismoak ezagutzen ez duen Kristo); Cristianismo y religiones del mundo (1969, Kristautasuna eta munduko erlijioak); El diálogo intrarreligioso (1978, Erlijio arteko elkarrizketa); Mito, fe y hermeneútica (1978, Mitoa, fedea eta hermeneutika); La experiencia védica (1979, Veden esperientzia) eta De la alienación a la relación armoniosa (Alienaziotik harreman harmonikora).
- pankromatismo
- Pan-Ku
- panlogismo
- panmixia
- Panmunjom
- Pannikar, Raimundo
- Pannini, Giovanni Paolo
- pano
- Panofsky, Erwin
- panoftalmia
- Panonia