Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pangermanismo

iz. Pol. Alemaniar kultura eta hizkuntzako herri guztiak batzea helburu duen higikundea edo joera, XIX. mendean Austrian eta Alemanian sortua. Bismarck-en garaian izan zuen indar gehiena. Versaillesko itunaren ondoren indarra galdu zuen baina Hitlerrekin berriro indartu zen. Higikunde militarista eta inperialista izan da hasieratik eta gero eta arrazistagoa bihurtu da; arrazen arteko mailaketa eta ariar arrazaren garbitasuna aldarrikatzen ditu.