Pangea
Geol. 1912an Wegener meteorologoak kontinenteen jatorriaz eta mugimenduez eman zuen teoriaren arabera, Kanbriarraurreko aroan itsas mailaz gaineko lur guztia hartzen zuen lehen kontinentea, gaur egungo kontinenteen jatorria izan zena. Wegenerren arabera, Pangea bitan bereizi zen, Gondwanaland eta Laurasia, eta haietatik sortu ziren gaur egun ezagutzen diren kontinenteak.