Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Panezio

(Gr. Panaitios). Greziar filosofo estoikoa (Rodas, K.a. 180 - Atenas, K.a. 110). Pergamon eta Atenasen egin zituen ikasketak. Erromara joan eta Polibio ezagutu zuen han. Estoizismoaren bigarren aroari eman zion hasiera K.a. 140. urtean. Portiko eskolako zuzendaria izan zen bizitzako azken urteetan; Greziako eskola estoiko guztietatik huraxe izan zen Erromako estoikoetatik hurbilen egon zena.